domingo, 18 de noviembre de 2018

2018KOA BERRIZ, GAINTZAKO OTEÑE JATETXEAN

2018koare giro ederrean Oteñe jatetxean ospate deu, ze goxoa dana, ze parrak, ze ondo eon ginen!

16ko koadrilla elkartu gea eta aurpegi berri bat gure artean, Silvana, betiko kintoak izango ginan bezala moldatu gea, baikuanto!

Bazkaltzea sartu aurretik, eguzki goxotan, jatetxe atarian bere burua "Martzelino Pan y Vino" bezala aurkeztu zuen gizon batek argazkiak atera zizkigun, kurioso-kurioso, baina itzaletik eta urruti xamartik.............guzti hori geroago etorriko zenaren seinale bat izan zen.




15:30etan bazkaltzen hasi ginen, Arantxa, jatetxeko etxekoandreak, erabat arretatsu hartu zigun, urdaizpiko eta patea jateko pronto zeuden, ondoren beste gainontzeko jakiak goxo-goxo mahairatzen hasi zen, han etorri zien, bata besten atzetik, mejiloi beteak, langostinoak, kokotxak almejakin, legatza labean, txuleta, pudina eta helatua, ardo,txakoli eta sagardoz lagundurik, lekutan geatu zien Martzelinoren "pan y vino"ak........

Usten det, postrearen aurretik denon tripak galdezka ziela  "hartu daiket leku gehio praketan?" ala "hartu ahal dezaket leku gehio praketan?", nola zen ba?..........kar,kar.



Hurrengo urtean agian sarrerako gutxixago eta fruta pixkat hoien ordez, arinago ibiltzeko... Kafe eta kopa garaian Anartzek esan zuen Valentziako naranja earrak etxeaino eta prezio onean eamaten esperientzia badaukala!



Bestela, kinto batzuk esan zuten bezala, hurrengo urtean,  paseotxo bat bazkari aurretik eta ondoren dantza saioa........

50 urteko kinto bazkarirako proposamenak ere entzun genituen, Leon, Logroño...............Garbi dago denok oso gustora egon ginela eta ondorengo urteetan ere segitzeko gogo biziz gaudela.

Mahaitik 20:00ak aldea altxatu, etxea jun behar zirenak agurtu eta batzuk Ordizira jaitxi ginen, han kinto bazkari giroa zegon, nik pare bat trago hartu eta han utzi nuen 72ko kintoen ordezkaritza ear bat.



2019koa antolatzeko bere burua aurkeztu zuten ITZIAR OSORO eta ARAITZ ETXEBERRIAk, esku honetan gaude beizere, data, San Martingo festan ondorengo lehen larunbata.

No hay comentarios:

Publicar un comentario